Asteburu honetan bi festa daude: eskolako jaia eta eskola publikoren jaia. Eskolako jaian eskolako ikasle guztiek dantztuko dute eta familiakoek ikusiko dituzte. Arratsaldean jolasak egongo dira familia osoak jolasteko. Hau larunbatean izango da. Igandean, ekainak 4, Euskal Eskola Pubikoaren jaia izango da Gasteizen. Ondo pasa bi jaietan!!!
Maiatzaren 18an Musikastera joan ginen Niessen aretora. Jazz-ari buruzko historioa ikastera. Oso ondo pasatu genuen. Oreretako ikasleekin batera egon ginen emanaldian. Klake egin zuten eta asko ikasi genuen Jazz estiloaren inguruan. Neska bat (Larraitz izenekoa) klakea dantzatzen zuen eta hondarraren gainean (errautsak adierazten) ere dantzatu zuen. Soinu arraro bat ateratzen zuen baina oso polita zen.
Maiatzaren 9an eta 11n bertsolaritzako emanaldiak eman genituen eta oso ondo pasa genuen. Asteartean 6.a eta 6.b-koak joan ginen Bizarainekoekin ere eta ostegunean 6.c-koak joan ziren 5.mailako guztiekin. Bertsolaritza Jokinekin ikasi dugu gure eskolan. Denok oso ondo egin genuen. Gure familiakoak zeuden ikusten eta txalo asko egin zizkiguten.