Gaur
Oiasso museoan egon gara. Hortik hiru tokitara joan gara. Lehenik
Xantalen ermitara joan gara, hortxe erromatar garaiko hilerri baten
aztarnak ikusi ditugu.
Gero
txu-txu tren batean erromatar garaiko meategi batera joan gara,
hortxe erromatarrek zein mineral ateratzen zuten esan digute. Geroago
hor zeuden labe batzuk ikusi ditugu, baina horiek ez ziren erromatar
garaikoak, industria-iraultzaren garaikoak baizik.
Hortik
atera eta jendea agurtu dugu bidaian, txu-txu trenetik gelako
kideekin, azkenik eta gure bisita bukatzeko Oiasso museora bueltatu
gara.
Hortxe,
museoan, hasieran Oiasso herri erromatarra nolakoa zen ikusteko, 15
minutu iraun duen bideo bat ikusi dugu. Bideoak oso ondo adierazten
zuen eta nahiko ongi egon gara, hori egin eta gero bigarren pisura
joan gara, hortxe Oiasso herriaren maketa bat zegoen, Irun osoan
aurkitutako gauza asko zeuden, sandaliak, jaten zutenaren arrastoak,
eta beraiek erabiltzen zituzten gauza pila bat. Geroago, kaian
itsasontziak jartzeko erabiltzen zituzten makil batzuk, 2.000 urte
zutenak, arkeologoek aurkituta. Beste bideo batean marinel batzuk
hara nola joaten ziren bizitzera ikusi dugu; eta nola zeuden
eraikuntzak antolatuta azaltzen zuen beste bideo batean.
Oso
ondo ulertu dugu, 13:30ean autobusa hartu, eskolara bueltatu, eta ni
etxekoa naizenez etxera joan naiz .
OSCAR SIERRA 6.C
2018/10/26
2018/10/19
OARSOALDEKO ESKOLA PUBLIKOEN TOPAKETA IGANDEAN
Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da Errenterian. Aurretik ekintza mordoa izango dira. Hauei hasiera igande honetan emango zaie Oiartzungo Elizalde Eskolan. Gu hasiak gara jairako prestatzen, eta zuek? Animatu igande honetan Oiartzunen izango den topaketan parte hartzera!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)