2021/03/12

EUSKAL HERRIKO EMAKUME OSPETSUEN ERRULETA

 

Euskal Herriko emakume ospetsuen erruleta egin dugu Gamonen.

3. ziklo osoak egin dugu erruleta, eta bertan idazleak, bertsolariak, kirolariak, aktoreak, artistak, etab jarri dutugu.


Martxoaren 8a ospatzeko proiektu hau bururatu zitzaigun, eta lan honekin jendeari gogorazi nahi diogu emakumeen lana baloratu behar dela, neskak izan ahal dugula nahi duguna, mutilak eta neskak berdinak garela eta denok errespetatuak izatea merezi dugula.


Erruleta hemen ikus dezakezue:



 

PATXI ZUBIZARRETA GURE ESKOLAN

 


Otsailaren 24ean Patxi Zubizarreta idazlea gure gelan egon zen. Patxi Zubizarreta irakurri dugun “Korri, Kuru, Korri” liburuaz hitz egitera etorri zen, eta liburu horretaz hitz egiteaz gain beste hainbat gauza kontatu zizkigun.

Lehenengo mapa bat gela batean egotea berari asko gustatzen zaiola esan zigun, bere imaginazioa mapan hasten delako. Guri elurrezko panpin baten adibidea jarri zigun, eta baita ere kontatu zigun bere bidaia Afrikaraino. Kontatu zigun irakaslea izan zela eta gero idazlea, istorioak kontatzea gustatzen zaiolako.

Gero berak nola idazten duen esan zigun. Lehenengo eskema bat egiten du eta ondoren liburua idazten hasten da. Hiru P-rekin idazten ditu liburuak: pertsonaia, paisaia eta pasioa.

Bukatu duenean galderak egin dizkiogu eta berak erantzun ditu. Amaitzeko idazleak asmakizun bat esan digu, eta gelako denok pentsatu dugu erantzuna: “zure begien aurrean dago beti, tximeleta ematen du eta tik-tak egiten du. Zer da?”

Azkenean denen liburuak sinatu zituen, txalotu dugu eta pozik joan da. Asko gustatu zaigu Patxi gure eskolara etortzea, ondo egon da.