Asteartean Iñaki San Markon zer egingo genuen esplikatzera etorri zen 6. mailako gela guztietara. Esan zigun orientazio jolasa egingo genuela eta ondoren altxorraren bila ere.
Asteazkenean eskolatik atera ginen hiru gelak, gutxi gora behera berrogeita hamar pertsona, eta Gamon txiki ondoko parkera joan ginen eta iristean orientazio jolasa egiten hasi ginen, taldeak egin behar ziren.
Jolasa hasi baino lehen Iñakik arkatza, borragoma, koloretako mapa, txuri beltzeko mapa eta iparrorratz bat eman zizkigun talde bakoitzari. Txuri beltzeko mapan ibilbidea markatu behar genuen eta koloretako mapan iparrorratza jarri eta ibilbidea jarraitu behar genuen.
Lehenengo puntua Bizarain eskola ondoan zegoen. Gero aldapan gora hasi ginen ibiltzen. Aurrerago bide estu batetik hasi ginen ibiltzen, eta bidegurutze batean 2. puntua jarri genuen. Berriro aldapan gora ibiltzen hasi ginen, baina bide hori harriz beteta zegoen eta oso irristakorra zen. Ematen zuen aldapa ez zela bukatuko, baina aldapa bukatzean hamaiketako jatera gelditu ginen eta aprobetxatu genuen 3.puntua egiteko. Jarraitu genuen aldapak igotzen eta 4.puntua egin genuen. Eta 2 ordu eta gero San Markoko parkera iritsi ginen.
Hamaiketakoa bukatzean bidea jarraitu genuen San Markoko parkeraino. Iristean bazkaltzeko mahaiak hartzera joan ginen korrika eta ondoren denbora librea izan genuen.
Lehenengoa zuhaitz azpian zegoen, bigarrena banku batean, hirugarrena pareta batean eta laugarrena ez genuen aurkitu, baina ondo pasa genuen. Azkenak iritsi zen taldeari denok txaloka egin genien asko saiatu zirelako.
Jolasa bukatzean parkean egoteko hogei minutu izan genituen, eta azkenik argazki polit bat atera eta eskolara bueltatzeko jaisten hasi ginen.
Iristerakoan kontatu behar genuen zer ikusi genuen mendian eta galdera batzuk erantzun.
Oso ondo pasa genuen, oso dibertigarria izan zen eta errepikatu nahi dugu!!!!