PAPRESA, Errenterian kokatua eta mundu osora, egunkariak egiteko papera bidaltzen duen enpresa da. 228 langile ditu eta urte osoan 2 egunetan bakarrik gelditzen dituzte makinak, Eguberri egunean eta Urteberri egunean.
Edukiontzi urdinean birziklatzen dugun papera erabiltzen dute paper berria sortzeko, eta eskatu ziguten arren plastikozko poltsarik ez botatzea,bestela makinak ondatzen zaizkiela.
