2018/02/06

IRABAZLE ETA GALTZAILE pelikula ikusi dugu




Urtarrilaren 30ean gelara iritsi ginen eta 09:05etan Niessen-eruntz abiatu ginen. Ni Mirarirekin joan nintzen, gaixorik zegoelako. Hara iristerakoan 09:15etan 4. mailakoak eta Lezoko eskolakoak ikusi genituen, eta haiekin Naroa ikusi genuen, lehen gure gelara joaten zen neska bat. Pelikulak ordu eta erdi irauten zuen. Niri pelikula asko gustatu zitzaidan. Baina abentura pixka bat ez zen gaizki etorriko. Jende askori ez zitzaion asko gustatu pelikula. Baina niri bai, bi gauza oso garrantzitsuak erakusten dituelako: familia garrantzitsuena dela eta gauza bat esfortzu handiz lortzen dela. Nire parterik gustukoena da Bingoko nagusia sartzen denean eta ikusten duenean ez dagoela inor. Orokorrean eguna asko gustatu zait.
                           Uxue Polo Amenabar (5.A)

MAX ETA BERE LEHENGUSINA TXIKIAren idazlea gure eskolan egon da

Lehenengo, Mikel, gure irakasleak banatu zizkigun Max eta bere lehengusina txikiaren liburuak.
Eskatu zigun lehenengo hiruhilekoaren azken astean Maxen lehenengo atala irakurtzeko, atalaren portada eta biografia egiteko.

Ondoren,bigarren hiruhilekoan hasi ginen Maxen 2.,3.,4. eta 5. atalak irakurtzen. Biografiak egin genituen taldean eta oso ondo aritu ginen nire taldean. Gero komikiak, laburpenak eta azalak egin genituen. Azkenean2018ko urtarrilaren 6an, Laida Martinez etorri zen Gamon eskolara.


Guk galdera batzuk prestatu genituen eta bere hitzaldia entzun ondoren egin genizkion. Azkenik Max-en liburua sinatu zigun nahi izan genuen guztioi.

Eskerrik asko Laida!

                                                                            Alex González Domínguez (5.A)


Lehenik , oporretan jaso genuen liburua. Oporretan irakurri genuen eta irakurri ondoren azala eta biografia egin genuen. 

Gero gelan irakurri genuen eta Laidarekin elkartu baino lehen galderak prestatu genituen. 

Amaitzeko Laidak liburuak sinatu zituen eskolan. 
                                                                              
                                                                              Markel Bermejo Morales (5.B)