2018/02/06

IRABAZLE ETA GALTZAILE pelikula ikusi dugu




Urtarrilaren 30ean gelara iritsi ginen eta 09:05etan Niessen-eruntz abiatu ginen. Ni Mirarirekin joan nintzen, gaixorik zegoelako. Hara iristerakoan 09:15etan 4. mailakoak eta Lezoko eskolakoak ikusi genituen, eta haiekin Naroa ikusi genuen, lehen gure gelara joaten zen neska bat. Pelikulak ordu eta erdi irauten zuen. Niri pelikula asko gustatu zitzaidan. Baina abentura pixka bat ez zen gaizki etorriko. Jende askori ez zitzaion asko gustatu pelikula. Baina niri bai, bi gauza oso garrantzitsuak erakusten dituelako: familia garrantzitsuena dela eta gauza bat esfortzu handiz lortzen dela. Nire parterik gustukoena da Bingoko nagusia sartzen denean eta ikusten duenean ez dagoela inor. Orokorrean eguna asko gustatu zait.
                           Uxue Polo Amenabar (5.A)