Gero txu-txu tren batean erromatar garaiko meategi batera joan gara, hortxe erromatarrek zein mineral ateratzen zuten esan digute. Geroago hor zeuden labe batzuk ikusi ditugu, baina horiek ez ziren erromatar garaikoak, industria-iraultzaren garaikoak baizik.
Hortik
atera eta jendea agurtu dugu bidaian, txu-txu trenetik gelako
kideekin, azkenik eta gure bisita bukatzeko Oiasso museora bueltatu
gara. 
Hortxe,
museoan, hasieran Oiasso herri erromatarra nolakoa zen ikusteko, 15
minutu iraun duen bideo bat ikusi dugu. Bideoak oso ondo adierazten
zuen eta nahiko ongi egon gara, hori egin eta gero bigarren pisura
joan gara, hortxe Oiasso herriaren maketa bat zegoen, Irun osoan
aurkitutako gauza asko zeuden, sandaliak, jaten zutenaren arrastoak,
eta beraiek erabiltzen zituzten gauza pila bat. Geroago, kaian
itsasontziak jartzeko erabiltzen zituzten makil batzuk, 2.000 urte
zutenak, arkeologoek aurkituta. Beste bideo batean marinel batzuk
hara nola joaten ziren bizitzera ikusi dugu; eta nola zeuden
eraikuntzak antolatuta azaltzen zuen beste bideo batean. Oso ondo ulertu dugu, 13:30ean autobusa hartu, eskolara bueltatu, eta ni etxekoa naizenez etxera joan naiz .
OSCAR SIERRA 6.C
