2019/06/18
Institutora bisita
Ekainaren 12an joan ginen intitutora bisita bat egitera.
Blancarekin tokatu zitzaigun, eta liburutegia, patioa, informatika gela, zientzia gela, laborategi gela, jangela, beheko patioa, zaintza eta komunak erakutsi zizkigun.
Hurrengo urtean DBHra joango gara eta kontatu ziguten gelatik botatzen bazaituzte zaintzara joan behar garela eta esan behar dugula: "kaixo, egun on, ni Antonia naiz eta Arantxak bota nau, .....egin dudalako".
Koldok esan zigun egunero 2 ordu gutxienez ikasi beharko dugula hurrengo urtean.
Hala ere, DBHra joateko irrikitan gaude!
(Kira , Erika eta Yuxiang )
Institutuko informazio gehiago orrialde honetan:
Fanderia eta Listorreta 2019



HUGO. B ETA IORITZ
Papresa Bisita 2019



Mutil batek erakutsi zigun makina batzuk: DIP1, DIP2, DIP3, DIP4, DIP5 eta DIP6 paper makina bat zen, bertan pasta egiten zuen papera egiteko. Bazegoen ere makina bat 35 metrotakoa eta papera bere tokian jartzen zuen.
Azkenik fabrikatik irtetean paper puska bat eta kartoi borobil bat eman zizkiguten eta oso ondo pasa genuen.
Ibai, Garbiñe eta Nerea.
DYAko ikastaroa eskolan
Hasieran, Power-Point bat
erakutsi zigun eta berak galderak egiten zituenean guk erantzuten
genuen.
Gero, maniki bat atera zuen eta azaldu zigun zer egin behar
den pertsona bati zerbait gertatzen bazaio. Altxa Feliperen abestia
jarri zigun erritmoa jarraitzeko.
Ondoren, borobil batean jarri
ginen, eta hirunaka, antzerki bat egin genuen. Pertsona batek
larrialdian dagoenean, bi eskuak juntatu, eta biriken artean jarri
behar ditugu.
Hemen uzten
dizkizuegu gomendio batzuk larrialdian zaudetenean zer egin jakiteko:
Pertsona bat lurrean baldin badago, utzi behar diogu bakean, baina
begiratu behar dugu ea arnasa hartzen duen ala ez. Ondoren 122ra
deitu behar dugu, eta ez dugu inoiz bakarrik utzi behar.
UXUE ETA MARKEL
Musikaste 2019
Maiatzaren 21ean, Niessen aretora joan ginen musikaste emanaldira ikustera. Taldearen izena Sugaar Esemble zen eta abesti hauek jo zituzten: Mario Brossena, Zorionak-Zuri eta melodia triste bat.
Orkestaren instrumentoak hauek ziren: Oboea, klarinetea, flautina, flauta trabesera eta trompa.
Orkestako neska baten urtebetetzea zen, eta tablet bat oparitu zioten. Bere lagunak Mario Brosen abestia jo zuten. Neskak bere lagunei ez zien kasurik egiten, bakarrik tabletarekin jolastu nahi zuen, eta gero melodia-triste bat jo zuten.
Oso ondo egon zen emanaldia.
ESKERRIKASKO DENAGATIK!!!
Irati, Oihan eta Maika
Korrika 2019


Hor jende asko zegoen eta pertsonak zeuden eszenarioan abesten eta musika jartzen.
Jendea zegoen jolasten eta dantzatzen beste eskolakoekin eta kateak egiten jendea geratzen zen barruan.
Gero, bukatzerakoan batzuk Alamedan gelditu ziren eta beste batzuk joan ziren.
Julen eta Izan
Bertso jaialdia 2019

Gamoneko 6.A, 6.B, 6.C eta Orereta ikastolako 5.A eta 5.B joan ginen.

Oso urduri geuden eta horregatik batzuk nahastu ziren.
Azkenik Unairi eta bertso jaialdira etorri zirenei eskerrak eman nahi diegu. Agur!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)