2019/06/18

DYAko ikastaroa eskolan



2019ko Maiatzaren 13an, DYAko Amaia etorri zen Cristobal Gamon ikastetxera larrialdietako ikastaro bat egitera. 

Hasieran, Power-Point bat erakutsi zigun eta berak galderak egiten zituenean guk erantzuten genuen. 

Gero, maniki bat atera zuen eta azaldu zigun zer egin behar den pertsona bati zerbait gertatzen bazaio. Altxa Feliperen abestia jarri zigun erritmoa jarraitzeko.
 
Ondoren, borobil batean jarri ginen, eta hirunaka, antzerki bat egin genuen. Pertsona batek larrialdian dagoenean, bi eskuak juntatu, eta biriken artean jarri behar ditugu.

Hemen uzten dizkizuegu gomendio batzuk larrialdian zaudetenean zer egin jakiteko: Pertsona bat lurrean baldin badago, utzi behar diogu bakean, baina begiratu behar dugu ea arnasa hartzen duen ala ez. Ondoren 122ra deitu behar dugu, eta ez dugu inoiz bakarrik utzi behar.

UXUE ETA MARKEL