2021/05/18

SAN MARKORA TXANGOA

Apirilaren 21ean txangoa egin genuen San Markora.

Asteartean Iñaki San Markon zer egingo genuen esplikatzera etorri zen 6. mailako gela guztietara. Esan zigun orientazio jolasa egingo genuela eta ondoren altxorraren bila ere.

Asteazkenean eskolatik atera ginen hiru gelak, gutxi gora behera berrogeita hamar pertsona, eta Gamon txiki ondoko parkera joan ginen eta iristean orientazio jolasa egiten hasi ginen, taldeak egin behar ziren. 

Jolasa hasi baino lehen Iñakik arkatza, borragoma, koloretako mapa, txuri beltzeko mapa eta iparrorratz bat eman zizkigun talde bakoitzari. Txuri beltzeko mapan ibilbidea markatu behar genuen eta koloretako mapan iparrorratza jarri eta ibilbidea jarraitu behar genuen.

Lehenengo puntua Bizarain eskola ondoan zegoen. Gero aldapan gora hasi ginen ibiltzen. Aurrerago bide estu batetik hasi ginen ibiltzen, eta bidegurutze batean 2. puntua jarri genuen. Berriro aldapan gora ibiltzen hasi ginen, baina bide hori harriz beteta zegoen eta oso irristakorra zen. Ematen zuen aldapa ez zela bukatuko, baina aldapa bukatzean hamaiketako jatera gelditu ginen eta aprobetxatu genuen 3.puntua egiteko. Jarraitu genuen aldapak igotzen eta 4.puntua egin genuen. Eta 2 ordu eta gero San Markoko parkera iritsi ginen.  

Hamaiketakoa bukatzean bidea jarraitu genuen San Markoko parkeraino. Iristean bazkaltzeko mahaiak hartzera joan ginen korrika eta ondoren denbora librea izan genuen.

Bazkaldu eta gero altxorraren bila jolasa egin genuen eta oso ondo pasa genuen dibertigarria izan zelako. Jolasa zen guk galdera batzuk genituela erantzuteko eta pistak bilatu behar genituela.

Lehenengoa zuhaitz azpian zegoen, bigarrena banku batean, hirugarrena pareta batean eta laugarrena ez genuen aurkitu, baina ondo pasa genuen. Azkenak iritsi zen taldeari denok txaloka egin genien asko saiatu zirelako.


Jolasa bukatzean parkean egoteko hogei minutu izan genituen, eta azkenik argazki polit bat atera eta eskolara bueltatzeko jaisten hasi ginen.


Iristerakoan kontatu behar genuen zer ikusi genuen mendian eta galdera batzuk erantzun.

Oso ondo pasa genuen, oso dibertigarria izan zen eta errepikatu nahi dugu!!!!


2021/03/12

EUSKAL HERRIKO EMAKUME OSPETSUEN ERRULETA

 

Euskal Herriko emakume ospetsuen erruleta egin dugu Gamonen.

3. ziklo osoak egin dugu erruleta, eta bertan idazleak, bertsolariak, kirolariak, aktoreak, artistak, etab jarri dutugu.


Martxoaren 8a ospatzeko proiektu hau bururatu zitzaigun, eta lan honekin jendeari gogorazi nahi diogu emakumeen lana baloratu behar dela, neskak izan ahal dugula nahi duguna, mutilak eta neskak berdinak garela eta denok errespetatuak izatea merezi dugula.


Erruleta hemen ikus dezakezue:



 

PATXI ZUBIZARRETA GURE ESKOLAN

 


Otsailaren 24ean Patxi Zubizarreta idazlea gure gelan egon zen. Patxi Zubizarreta irakurri dugun “Korri, Kuru, Korri” liburuaz hitz egitera etorri zen, eta liburu horretaz hitz egiteaz gain beste hainbat gauza kontatu zizkigun.

Lehenengo mapa bat gela batean egotea berari asko gustatzen zaiola esan zigun, bere imaginazioa mapan hasten delako. Guri elurrezko panpin baten adibidea jarri zigun, eta baita ere kontatu zigun bere bidaia Afrikaraino. Kontatu zigun irakaslea izan zela eta gero idazlea, istorioak kontatzea gustatzen zaiolako.

Gero berak nola idazten duen esan zigun. Lehenengo eskema bat egiten du eta ondoren liburua idazten hasten da. Hiru P-rekin idazten ditu liburuak: pertsonaia, paisaia eta pasioa.

Bukatu duenean galderak egin dizkiogu eta berak erantzun ditu. Amaitzeko idazleak asmakizun bat esan digu, eta gelako denok pentsatu dugu erantzuna: “zure begien aurrean dago beti, tximeleta ematen du eta tik-tak egiten du. Zer da?”

Azkenean denen liburuak sinatu zituen, txalotu dugu eta pozik joan da. Asko gustatu zaigu Patxi gure eskolara etortzea, ondo egon da.


 

2021/02/24

IHAUTERIETAN KORRIKA

Otsailaren 12an ihauteriak ospatu genituen eskolan. Mozorratuta etorri ginen eta 3. ziklokoek KORRIKA ospatu genuen. Pelukak, pijamak, burukiak, koroak, ezpatak, txandalak, petoak eta lelo bat Korrikarako: TIPI TAPA, TIPI TAPA, COVIDKA!

Eskola inguruan egin genuen Korrika eta bukaeran gimnasiora joan ginen. Bertan bertsoak abestu eta Korrikako mezua irakurri genuen. 

Ondoren gelara itzuli ginen eta goiza libre izan genuen. Primeran pasa genuen!



2021/01/31

Euskal gastronomia Euskararen txokoan



Gure gelan (6.C) bozkatu genuen zer gai egin, zergatik batzuk nahi zuten beste gauza egin eta irabazi zuen janariaren gaiak.

Batzuk egin dituzte errezetak, sukaldariak eta jatetxeak... Nik mamiaren errezeta idatzi nuen. Mamiaren errezeta gazteleraz zegoen eta dena itzuli behar nuen euskerara. (Lucia)

Lan honetan lehen pasua da pentsatu ze gaietakoa izan behar duen. Gurea izan da Euskal Herriko Gastronomia eta nik aukeratu nuena izan zen ardoa. Hurrena da, informazioa jasotzea eta erabaki ze informazioa behar dugun. Hirugarren pausoa da gure irakasleak zuzentzea. Laugarrena da kopiatzea paper baten eta marraztea. Bostgarrena da koloreko kartulina batean itsastea eta bukatzean paper handi batean itsastea eta dekoratzea. (Zuriñe)

Nik Pedro Subijanari buruz egin det lana, sukaldari oso ona da. Nik egin det interneten informazioa bilatzen. Datu asko atera ditut Wikipediatik eta garrantzitsuenak hartu ditut. Googletik ere atera det informazioa. Euskal Herrian daukagu sukaldari onak eta fama haundikoak. (Samuel)

Ba guk talde lana egin dugu, eta oso ondo moldatu gara talde lana egiten, bazegoen despistaturen bat baina oso ondo egin zuten. Geroxeago batzuk informazioa bilatzen ari ziren eta beste batzuk kartela apaintzen zuten, baino nik argazkiak jartzen nituen. Nire ustez gustukoenak izan dira denak, denek egin dutelako lan bikaina eta saiatu egin direlako. Ni oso pozik nago nire taldekideekin oso ondo egin dutelako lana .Niretzat esperientzia ona izan da eta espero dut noizbait berriro errepikatzea. ( RIhab)

Oso oso dibertigarria izan da jartzea argazkiak eta dekorazioa, hori bai ederra, beno, hau izan da gure lana edo txokoa, espero dugu gustatzea zuei eta noski etorri eskolara ikustera, beno, AGUR !!🖐😉😉 ( Abdullah)

2021/01/24

Pantallas Amigas Gamonen

Urriaren 9an, Pantallas Amigas taldeko Leire gurekin egon zen Gamonen.


Hona hemen hitzaldia ondoren 6.C gelakoek idatzitakoaren zati batzuk:

Lehenengo galdetu zigun ea zer zen internet? Berak esplikatu zigun sare moduko bat dela. Ondoren galdetu zigun ea mobila daukagun, klase erdiak baietz esan zion eta beste erdiak ezetz. Ere esplikatu zigun antibirus bat eduki behar genuela tabletean, ordenagailuan eta mobilean, bestela ahal digutela hackeatu. (Iraia)

Hitz egin zuen gauza guztien artean gehien interesatu zitzaidana izan zen adineko perstona batzuek gezurrekin engainatzen zituztela eta batzuetan gezurra esatea ona dela zu babesteko. (Gabriela)

Esan zigun batzuetan mutil batek esaten diola neska bati emateko argazki bat eta neskak egiten badio kasu argazki hori egun batzuetan egon ahal dela Instagramen, Twitteren ala telebistan atera. (Lucia)


Leirek esan zuen pertsona batzuk irabazten dutela dirua gezurrak esaten eta ere esan zuen dagoela gauza bat izena duela “Fake News”, nahi duela esan gezur notiziak. (Winner)

 

Ondoren Groomina eta Cicersexoa zer zen esplikatu zigun. Azkenik esan zigun Pantallas Amigasek Youtubeko kanal bat zuela eta egunen batean duda bat izaten badugu hor sartzeko. (June)



Gauza asko ikasi ditut, adibidez ezin dela jende batzuetaz fidatu. Oso ondo egon da eta asko gustatu zait. (Erik)


Bukaeran esan zigun bere izena ez zela Leire, baina ez diot sinisten. (Ian)

 

 

2020/03/02

INAUTERIAK IRITSI DIRA


Guk Gamon ikastetxean ostiralean ospatu genituen inauteriak, aurtengo gaia “Jolasak” izan ziren, eta 5. mailakoek “Futbolina”egin genuen. 

Gelara iritsi ginenean, Aitorrek gure irakasleak libre utzi zigun eta nik eta beste batzuk dantza entsaiatu genuen. Gero June, Aya, Dennisse, Rihab eta ni “Gestos” jokura jolastu genuen.

10:00etan jolas ordura atera ginen eta 10:30 gelara sartu ginen.

11:00etan atera ginen dantza egitera. 2 urtekoak trenez joan ziren, 3 urtekoak ahatez, 4koak legoz ,5ekoak traga bolas ziren, 1.maila potatoz, 2.maila dominoz, 3.maila partxis, 4.maila okaz, 5.maila futbolinaz eta 6.maila “nor da nor?” jokoaz. 

Bukatu genuenean gelara joan ginen eta nola Maider joaten zen opari bat egin genion, asko gustatu zitzaion. 

Hori izan zen nire ostirala eta oso ondo pasa nuen.

Iraia (5.C)

                                

                                           INAUTERIAK ESKOLAN!!!

Otsailak 21ean La Basuren “Antzerkia” izeneko dantza egin genuen.

6.mailakoek Denok zu, Go!azen-eko abestia egin zuten, 3.mailakoek
Sarritan galdetzen diot nere buruari abestia egin zuten…

Oso ondo pasa dut eta gustora egon naiz. 

Maider joan da inauterietan eta oso triste nago.

Aya (5.C)

2020/02/18

Pantallas Amigas


Atzo, otsailak 17, Pantallas Amigas-eko Aida etorri zen. Instagram, Tik Tok, Facebook, Twitter, F3, Youtube, Tinder, Amino eta beste batzuetaz hitzegin genuen. Kontuz ibili argazkiekin, zentzuratu pertsonak ez zaienak gustatzen besteen bideotan azaltzea eta gauza gehiago. Gero talde guztioi tablet bat eman zigun eta galderak egin genituen LGBT, xenofobia eta beste gai batzuetaz.
Espero dut berriro etortzea.

Ian (5.C)


Atzo goizean etorri zen Aida Pantallas Amigas-ekoa, eta hasi zen hitzegiten interneteri buruz, eta Europan %94k interneta erabiltzen genuela esan zigun. Ere bai hitzegin zuen Instagram, Fortnite eta beste gauza gehiagotaz, adibidez argazkiak igotzen dugunak sare sozialetara geratzen direla hor, borratzen badituzu geratzen dira hor bai edo bai. Gero tabletekin egon ginen jolas batera jolasten eta bukatzean patiora joan ginen. Niretzat ondo dago eta gauza berriak ahal duzu ikasi.

Aimar T (5.C)

2020/02/05

LA MAÑANA CON MARCOS S. CALVEIRO


Esta mañana a las 9:15 hemos ido todo 5º a la biblioteca del colegio para estar con el escritor Marcos S. Calveiro, que ha escrito el libro de “El Cartero de Bagdad” y nos ha dado una charla que la ha escrito en un Power Point para presentarla y era sobre Irak, las guerras y los personajes del libro.

Me ha parecido muy interesante y he aprendido que no hay que ser egoísta, despreciable y más cosas, porque hay gente que no tiene ni dinero, ni casas, y tampoco comida.

Yo este libro se lo recomendaría a la gente, porque te enseña que hay gente que lo está pasándolo muy mal, muy mal.

Marcos me ha parecido muy gracioso y muy divertido. Al final nos ha escrito una dedicatoria a cada alumno en su libro.


 ME LO HE PASASDO GENIAL!!!! Y HA SIDO MUY INTERESANTE!!!!!

June (5.C)

                                   MARCOS S. CALVEIRO EN GAMÓN

Los de quinto de primaria nos hemos reunido en la biblioteca con el escritor Marcos S. Calveiro. El escritor nos enseñó un power point sobre Bagdad y nos ha dicho que la historia sobre los bombardeos, explosiones, tiroteos, los atentados, el cartero Ibrahim, el levantador de pesas Abdulwahid y la cantante Shada Hasun es real. Me encantó todo y sobre todo cuando nos firmó los libros.

Winner (5.C)

2020/01/14

PLANETARIUMERA JOAN GARA


Lehenengo txangoa 2020an!

Kaixo bloga! zer moduz ? Ni ondo, kontatuko dizuet nora joan naizen eta zer egin dudan Planetarium edo Kutxa espazioan. Ni eta Erik eseri gara autobusean. Sergio irakaslea zegoen beste eserlekuan ondoan, bidaian mareatu naiz pixka bat, baina pena merezi du.

 Iristean pixka bat kanpoan gelditu gara eta sartu gara. Lehenengo gauza zen ikustea zinema moduko bat. Zen kupula bezalakoa eta ematen zuen mugitzen zela lurra eta eserlekuak. Ikasi dugu errotazio higidura eta translazio higidura, eta ere bai gauza gehiago… 

Atera garenean, joan gara ikastera urtaroak, eta fitxategi bat bete behar genuen. Gero atera gara hortik eta hasi 
 gara paseatzen museotik, zegoen indarra probatzeko, abdominalak egiteko, prezisio probak eta abar… Gero joan gara hortik hamaiketakoa hartzera eta jatera, bukatzean argazki bat egin dugu eta autobusera joan gara, hortik Gamonera joan gara eta txangoa bukatu da.

Niri gustatu zait pila bat eta esperientzia ona izan da, beno agur bloga eta hurrengo arte :)

Abdullah(5.C)


Gaur, urtarrilak 14, Donostiako Planetariumera joan gara. Nire klaseko 15 pertsona joan gara. Han geundela, hainbat jarduera egin ditugu. Hasteko, kupula handi batean sartu gara eta bertan planetak, sateliteak, izarrak eta konstelazioen izenak eta irudiak ikusi ditugu. 

Gero, beste jarduera egin dugu eta nire ekipoan Aimar, Alex, Winner, Abdullah eta Maider-ekin tokatu dira. Oso azkar egin degu eta asko gustatu zait. Gero libre utzi digute jolasteko eta asko gustatu zait.

Erik (5.C)

2019/12/20

OPORRETARA GOAZ !


Gaur, 2019ko abenduaren 20a da, gutxi falta da oporretarako.
Zergatik ? Orain kontatuko dizuegu.

Gabonetarako gutxi falta da eta gure eskolan gaur ospatuko degu Neguko azoka. Hor gabon kantak, txistorra, dantza egin, lagunak agurtu eta oporrak!!!!!...


1. hiruhilekoa bukatuko da eta espero degu ondo pasatzea oporretan.

Gure partez ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!!

Gamoneko 5.C gela (Hoberenak!)

2019/12/17

OKER AZKARRAREN PELIKULA

 
9:00etan Oker pelikula ikustera joan gara. 5. eta 4. maila joan gara. Pelikula asko gustatu zait. Animaliak gustatzen zaizkidalako. Gehien gustatu zaidana izan da Okerrek puzkerra bota duenean eta gutxien gustatu zaidana izan da hasiera.

Aimar Tamayo


 Gaur zinemara joan gara 4. eta 5. mailakoak pelikula bat ikustera. Pelikula oso dibertigarria izan da, asko gustatu zait. Gustatu zait Oker oso txakur ona zela eta baita ere aitonak bere txikitxoari erakutsi zizkionean pinguinoak. Plana pinguinoak salbatzea da. Hori izan da gehien gustatu zaidana eta gutxien gustatu zaidana izan da azeria eta neska pinguinoak hiltzen eta bere arrautzak uretara botatzen eta Oker txakurtegira eraman eta zizta egin ziotenean.
Oso ondo pasa dut pelikula ikusten eta lagunekin. Txarrena izan da jendea oihuka zegoela eta ezin zela pelikula ondo entzun.

 Rihab

Goiz bat Errenteriako liburutegian

Gaur, azaroak 25, Errenteriako liburutegira joan gara. 5. Ckoak joan gara.

Iritsi garenean Patxi Zubizarreta idazlearekin egon gara eta gero Fernando Reyrekin. Fernando Reyk jarri digu ipuin bat erderaz (Corre, corre) eta bukatu dugunean eman digu ipuinaren historia paper batean eta egin ditugu 6 talde 3 pertsonakoak.

Talde bakoitzak itzuli behar zuen ipuina. Ni June eta Denisekin egon naiz. Bukatu dugunean denon artean zuzendu dugu eta gero eskolara itzuli gara.

Oso ondo pasa dut.

Iraia

Gaur 5 C guztia joan gara Errenteriako liburutegira. Liburu bat irakurri dugu banaka eta oso barregarria izan da.

Irakurri ondoren eman digute fitxa bat gazteleraz, eta taldean egin behar genuen euskara itzuli.

Pixkat zaila zen, baina oso ondo pasa dugu.

Patxi eta Fernando artistak dira!

Alex