2021/01/31
Euskal gastronomia Euskararen txokoan
Gure gelan (6.C) bozkatu genuen zer gai egin, zergatik batzuk nahi zuten beste gauza egin eta irabazi zuen janariaren gaiak.
Batzuk egin dituzte errezetak, sukaldariak eta jatetxeak... Nik mamiaren errezeta idatzi nuen. Mamiaren errezeta gazteleraz zegoen eta dena itzuli behar nuen euskerara. (Lucia)
Lan honetan lehen pasua da pentsatu ze gaietakoa izan behar duen. Gurea izan da Euskal Herriko Gastronomia eta nik aukeratu nuena izan zen ardoa. Hurrena da, informazioa jasotzea eta erabaki ze informazioa behar dugun. Hirugarren pausoa da gure irakasleak zuzentzea. Laugarrena da kopiatzea paper baten eta marraztea. Bostgarrena da koloreko kartulina batean itsastea eta bukatzean paper handi batean itsastea eta dekoratzea. (Zuriñe)
Nik Pedro Subijanari buruz egin det lana, sukaldari oso ona da. Nik egin det interneten informazioa bilatzen. Datu asko atera ditut Wikipediatik eta garrantzitsuenak hartu ditut. Googletik ere atera det informazioa. Euskal Herrian daukagu sukaldari onak eta fama haundikoak. (Samuel)
Ba guk talde lana egin dugu, eta oso ondo moldatu gara talde lana egiten, bazegoen despistaturen bat baina oso ondo egin zuten. Geroxeago batzuk informazioa bilatzen ari ziren eta beste batzuk kartela apaintzen zuten, baino nik argazkiak jartzen nituen. Nire ustez gustukoenak izan dira denak, denek egin dutelako lan bikaina eta saiatu egin direlako. Ni oso pozik nago nire taldekideekin oso ondo egin dutelako lana .Niretzat esperientzia ona izan da eta espero dut noizbait berriro errepikatzea. ( RIhab)
Oso oso dibertigarria izan da jartzea argazkiak eta dekorazioa, hori bai ederra, beno, hau izan da gure lana edo txokoa, espero dugu gustatzea zuei eta noski etorri eskolara ikustera, beno, AGUR !!🖐😉😉 ( Abdullah)