2017/03/06
Emakumearen eguna
1910: Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra Kopenhage egin zen eta Clara Zetkin komunista alemaniarrak emakumeen eskubideen aldeko eguna aldarrikatu zuen. 17 herritako 100 bat emakume ziren bertan eta proposamena aho batez onartu zuten.
Martxoaren 8a
1908an New Yorkeko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
1909 irailaren 27an, Badirudi New Yorkeko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, iraizpenak..., baina eskariak betetzea lortu zuten.