2017/10/15

5. mailakoak Planetarium-a bisitatzera joan ginen


Urriaren 10ean 5.mailako ikasleak Donostiako Zientzia museora joan ginen, eta Planetarium-a ezagutu genuen. 

Bertan gela handi bat zegoen, aulkiak etzanda zeuden eta gora begiratu behar zen. Pantaila handi-handia zen eta mugitzen zenez espazioan ginela zirudien. Oso dibertigarria zen!         

Planetarium-ean unibertsoaren ezaugarriak ezagutu genituen, zeruko gorputzak ikusi genituen, izarrak, konstelazioak, lurra eta ilargiaren errotazio eta translazio higidurak, gaua eta egunaren aldaketak urtaro ezberdinetan... 

Amaitzeko bideo batean Chris Hadfield astronauta kanadarrak espazio-ontzi batean nola egiten zuen lo ikusi genuen.

Goiza bukatzeko, museora sartu ginen, eta talde bakoitzak gauza ezberdinak ikusi zituen bertan: Energia, argi-jokoak, uraren indarra...



Oso goiz polita eta dibertigarria izan zen.