2018/12/16

Itzultzaileen tailerra


Kaixo, ni Markel naiz eta gaztetxoak itzultzaile-lanetan  ipintzeko tailerrean zer egin dugun kontatuko dut. Lehenengo 6.Bkoak jaitsi ginen Errenteriara. Sartu ginen liburutegira eta han zeuden guri itxoiten Fernando Rey, Patxi Zubizarreta eta Nerea. Iritsi ginenean Patxi Zubizarretak konatu zigun bere arbelean istorio bat oso polita zena. Gero, Fernando Reyk kontatu zigun liburu bat, "Orejas de mariposa". Ondoren eman zigun paper bat non agertzen ziren "Orejas de mariposaren" esaldi guztiak, eman zigun boligrafo bat eta itzuli behar genuen euskarara. Amaitzeko, "Orejas de mariposa" egin genuen baina euskaraz denen esaldiekin.
 MARKEL


Azaroaren 28an errenteriako Liburutegira joan ginen. Lehenengo pisura igo ginen eta hantxe denontzako aulkiak zeuden. Aulkietan denok eserita geundenean Patxi Zubizarretak esplikatu zigun zer pasatzen den idazle baten burutik eta zer egin behar den idazle izateko.
Gero Fernando Reyk  "Orejas de mariposa" ipuina kontatu zigun. Ondoren itzuli behar genuen euskarara eta azkenik denen artean fitxa zuzendu genuen.
KIRA