2019/12/20

OPORRETARA GOAZ !


Gaur, 2019ko abenduaren 20a da, gutxi falta da oporretarako.
Zergatik ? Orain kontatuko dizuegu.

Gabonetarako gutxi falta da eta gure eskolan gaur ospatuko degu Neguko azoka. Hor gabon kantak, txistorra, dantza egin, lagunak agurtu eta oporrak!!!!!...


1. hiruhilekoa bukatuko da eta espero degu ondo pasatzea oporretan.

Gure partez ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!!

Gamoneko 5.C gela (Hoberenak!)

2019/12/17

OKER AZKARRAREN PELIKULA

 
9:00etan Oker pelikula ikustera joan gara. 5. eta 4. maila joan gara. Pelikula asko gustatu zait. Animaliak gustatzen zaizkidalako. Gehien gustatu zaidana izan da Okerrek puzkerra bota duenean eta gutxien gustatu zaidana izan da hasiera.

Aimar Tamayo


 Gaur zinemara joan gara 4. eta 5. mailakoak pelikula bat ikustera. Pelikula oso dibertigarria izan da, asko gustatu zait. Gustatu zait Oker oso txakur ona zela eta baita ere aitonak bere txikitxoari erakutsi zizkionean pinguinoak. Plana pinguinoak salbatzea da. Hori izan da gehien gustatu zaidana eta gutxien gustatu zaidana izan da azeria eta neska pinguinoak hiltzen eta bere arrautzak uretara botatzen eta Oker txakurtegira eraman eta zizta egin ziotenean.
Oso ondo pasa dut pelikula ikusten eta lagunekin. Txarrena izan da jendea oihuka zegoela eta ezin zela pelikula ondo entzun.

 Rihab

Goiz bat Errenteriako liburutegian

Gaur, azaroak 25, Errenteriako liburutegira joan gara. 5. Ckoak joan gara.

Iritsi garenean Patxi Zubizarreta idazlearekin egon gara eta gero Fernando Reyrekin. Fernando Reyk jarri digu ipuin bat erderaz (Corre, corre) eta bukatu dugunean eman digu ipuinaren historia paper batean eta egin ditugu 6 talde 3 pertsonakoak.

Talde bakoitzak itzuli behar zuen ipuina. Ni June eta Denisekin egon naiz. Bukatu dugunean denon artean zuzendu dugu eta gero eskolara itzuli gara.

Oso ondo pasa dut.

Iraia

Gaur 5 C guztia joan gara Errenteriako liburutegira. Liburu bat irakurri dugu banaka eta oso barregarria izan da.

Irakurri ondoren eman digute fitxa bat gazteleraz, eta taldean egin behar genuen euskara itzuli.

Pixkat zaila zen, baina oso ondo pasa dugu.

Patxi eta Fernando artistak dira!

Alex


Euskararen eguna


EUSKARAREN EGUNA ospatzeko bi jarduera egin genituen. Hasteko, egun batean, lelo bat egin genuen eta beheko solairuan paper handi batean jarri genuen. Beste egun batean, asmakizunak eta txisteak egin genizkien 1.Cko ikasleei. Gainera, beraiek piko-pikoak ikustean oso pozik jarri ziren. Azkenean, konturatu ginen euskararekin asko dibertitzen garela.

Ian eta Denis
Herri kirolak egin genituen, adibidez, lokatxak, zakuak, txingak eta gurpilaren kirola. Ekintza guzti hauek lehenengo mailako ikasleekin egin genituen. Hauek, euskararen eguna ospatzeko egin genituen. Oso ondo pasa genuen guztion artean kirola egiten eta Euskal Herriko kirol ezberdinak ezagutu ditugu.


Meriem eta Aimar Gutierro

 


Euskararen astea ospatu genuen,karaoke bat egin genuen guztion artean eta patioan bertso bat abestu genuen besteen aurrean.

Bertsoa  abesteko, buruz ikasi genuen. Gainera, guk besteen dantzak eta bertsoak
abestu eta  dantzatu genituen eta oso ondo pasa genuen.

Dennisse  eta Zuriñe

Tratu Onak

Guk matxismoaren aurkako marrazkiak marraztu genituen gelan.

Gero, marrazkiak itsatsi genituen eskolako paretetan eta oso ondo pasa genuen.

Guztion artean gelako 4 marrazki hoberenak aukeratu genituen.

Oso jarduera dibertigarria izan zen.

Rayan eta Samuel 5C

Txuri urdin izotz jauregian



Gaur 5. eta 6. mailako ikasleak joan gara izotz jauregira. Patinatzera joan gara eta azkenean, diskoteka egin dugu, baina ni ez nengoen diskotekan patinatzen eserita nengoelako. Oso  ondo pasa dut eta oso ondo sentitu naiz. Izotz gainean patinatzerakoan oso ondo sentitu naiz.  
            AYA


     
 Gaur izotz jauregira joan naiz eta hor egin dudan lehenengoa izan da  patinak jarri eta gero kaskoa.
Hasieran pentsatu nuen oso errexa zela, baina ez, oso zaila zen eta erortzen nintzen asko.Gero pixkanaka-pixkanaka egin nuen eta orain badakit patinatzen pixka bat.

Bukatu nuenean, patinak kendu eta gero kaskoa gorde nuen. Ondoren  hamaiketakoa jan nuen eta autobusez eskolara etorri ginen.                 WINNER

2019/11/11

INAXIO MUGURUZAREKIN EGON GARA


 

Inaxio Muruguzarekin egon naiz eta oso ondo pasa dut.

Asko hitz egin du eta oso ona da janaria prestatzen. Esan digu ura asko edan behar degula eta argazki bat egin det berarekin.
Egin ditu nahasketa asko, adibidez colacao eta olioa, gatza eta txokolatea...
Esan digu zentzumen guztiak behar direla janaria egiteko eta jateko. 

Erik González (5. C)


EN EL KURSAAL CON MIS COMPAÑEROS


El 8 de octubre fui de excursión al Kursaal de Donosti con los del cole. 

Algunos llevaron tablets y yo lleve mi móvil para hacer fotos y videos. En el Kursaal tocó cocinar y vinieron algunos cocineros famosos y mi compañera 
Rihad cocinó con los cocineros.



Luego probamos la comida y estaba buenisimaaaa!!! A Rihad le regalaron una bolsa con delantales y gorros.



¡¡¡¡Nos lo hemos pasado super bien!!!
Lucia Ordóñez (5.C)

2019/09/26

Donostiako Zinemaldira joan gara

TXIMINOEN ERRESUMA

Gaur, 2019ko irailaren 25a, Donostiako Belodromora joan gara “Tximinoen Erresuma” filma ikustera. Irteera hasi da autobusera igo garenean, ni Rihaben ondoan eseri naiz. Donostiako Belodromora iritsi garenean autobusetik jaitsi gara eta Belodromora sartu gara. Sartu garenean jolas batzuk egin ditugu entretenituak egoteko beste eskolak iritsi arte. Filma bukatzean Belodromotik atera gara eta hamaiketakoa jan dugu eta bukatzean autobusera igo gara eta berriro eskolara bueltatu gara. Oso dibertigarria izan da. Horrela izan da irteera.


June (5.C)


EGUN BAT BELODROMOAN

Gaur irailak 25 Belodromora joan gara. Autobusez Cristobal Gamonetik Donostiara joan gara ikustera “TXIMINOAREN ERRESUMA”. Belodromora joan dira ere beste ikastolak, adibidez: Bizarain ikastola eta abar… Bueno, oso ondo pasa dut nire lagunekin. Oso ona zen pelikula eta dibertigarria zen. Pelikulan ere erakusten da aurkikuntzak. Gainera 3, 4, 5, 6. mailakoak joan gara ikustera pelikula. Beno, hori izan da nire eguna. Bikain pasa dut.

Abdullah (5. C)

2019/09/24

Donostiako Zinemaldia

Arratsalde on!


Bihar, iraialaren 25a, asteazkena, 3. ziklokoak Donostiako belodromora joango gara Donostiako Zinemaldia dela eta Tximinoen Erresuma izeneko filma ikustera. 

Hona hemen ikusiko dugunaren aurrerapen bat: 



2019/09/09

Elkar ezagutuz


Uda amaituta iritsi zaigu eskolara bueltatzeko unea. Tutore zein ikasle berriak heldu garenez ezagutza dinamika ezberdinak aurrera eraman ditugu lehen goiz honetan. Horien artean orri zuri batean norberak bere izenaren lehen hizkia marraztu du eta barnean gustoko ditugunak adierazi: interesak, zaletasunak... Hauek apainduta egindako lana besteei azaldu diegu elkar zertxo bait gehiago ezagutzeko. 

Hemen dituzue 6.B-ko ikasleen lanak:

Ongi etorri ikasturte berrira!

2019/06/18

Institutora bisita


Ekainaren 12an joan ginen intitutora bisita bat egitera.
Blancarekin tokatu zitzaigun, eta  liburutegia, patioa, informatika gela, zientzia gela, laborategi gela, jangela, beheko patioa, zaintza eta komunak erakutsi zizkigun.
Hurrengo urtean DBHra joango gara eta kontatu ziguten gelatik botatzen bazaituzte zaintzara joan behar garela eta esan behar dugula: "kaixo, egun on, ni Antonia naiz eta Arantxak bota nau, .....egin dudalako".
Koldok  esan zigun egunero 2 ordu gutxienez ikasi beharko dugula hurrengo urtean.

Hala ere, DBHra joateko irrikitan gaude!

(Kira , Erika eta Yuxiang )

Institutuko informazio gehiago orrialde honetan:

Fanderia eta Listorreta 2019

Aurreko ostiralean, Fanderiara joan ginen eguna pasatzera. Eskolan bi talde egin genituen, Fanderiara iristean talde bat joan zen errota ikustera eta beste taldea joan zen parke batera. Errotara joan zen taldeak ikusi zuen bideoa bat, eta bideoan azaltzen zen nola egin zuten errota.
Gero, lehenengo taldea joan zen ibaiaren ondoara eta ikusi genuen zer zuhaitz mota dauden Errenterian, zer animali mota daude ibaietan eta ikusi genuen erle asiatikoaren altuera.
Gero erreleboa egin genuen, batzuk joan ziren ping ponera jolastera eta beste batzuk futbolera. Ondoren, joan ginen Listorretara bazkaltzera eta bazkaldu eta gero futbol, ping pon eta arrapaketara jolastu genuen. Azkenean, autobusera igo ginen eta eskolara bueltatu ginen eta eskolara iristean 6.B-ko ikasleak Suaren jolasera jolastu genuen.


HUGO. B ETA IORITZ

Papresa Bisita 2019


Maiatzaren 8an Papresara joan ginen. Bi talde egin genituen, lehenengo taldea 9tan joan zen eta bigarren taldean 11etan. Iristean gela batera joan ginen eta PowerPoint bat erakutsi ziguten. Neskak Yolanda zuen izena.
Geroago, tapoiak eman zizkigun Papresa barrura sartzeko. Barruan ginen eta soinu asko egiten zuen.
Mutil batek erakutsi zigun makina batzuk: DIP1, DIP2, DIP3, DIP4, DIP5 eta DIP6 paper makina bat zen, bertan pasta egiten zuen papera egiteko. Bazegoen ere makina bat 35 metrotakoa eta papera bere tokian jartzen zuen.
Azkenik fabrikatik irtetean paper puska bat  eta kartoi borobil bat eman zizkiguten eta oso ondo pasa genuen.

Ibai, Garbiñe eta Nerea.

DYAko ikastaroa eskolan



2019ko Maiatzaren 13an, DYAko Amaia etorri zen Cristobal Gamon ikastetxera larrialdietako ikastaro bat egitera. 

Hasieran, Power-Point bat erakutsi zigun eta berak galderak egiten zituenean guk erantzuten genuen. 

Gero, maniki bat atera zuen eta azaldu zigun zer egin behar den pertsona bati zerbait gertatzen bazaio. Altxa Feliperen abestia jarri zigun erritmoa jarraitzeko.
 
Ondoren, borobil batean jarri ginen, eta hirunaka, antzerki bat egin genuen. Pertsona batek larrialdian dagoenean, bi eskuak juntatu, eta biriken artean jarri behar ditugu.

Hemen uzten dizkizuegu gomendio batzuk larrialdian zaudetenean zer egin jakiteko: Pertsona bat lurrean baldin badago, utzi behar diogu bakean, baina begiratu behar dugu ea arnasa hartzen duen ala ez. Ondoren 122ra deitu behar dugu, eta ez dugu inoiz bakarrik utzi behar.

UXUE ETA MARKEL

Musikaste 2019



Maiatzaren 21ean, Niessen aretora joan ginen musikaste emanaldira ikustera. Taldearen izena Sugaar Esemble zen eta abesti hauek jo zituzten: Mario Brossena, Zorionak-Zuri eta melodia triste bat.
Orkestaren instrumentoak hauek ziren: Oboea, klarinetea, flautina, flauta trabesera eta trompa.

Orkestako neska baten urtebetetzea zen, eta tablet bat oparitu zioten. Bere lagunak Mario Brosen abestia jo zuten. Neskak bere lagunei ez zien kasurik egiten, bakarrik tabletarekin jolastu nahi zuen, eta gero melodia-triste bat jo zuten.

Oso ondo egon zen emanaldia.

ESKERRIKASKO DENAGATIK!!!

Irati, Oihan eta Maika

Korrika 2019




Apirilak11an 6.mailakoak eta beste eskolakoak Korrika egin genuen.

Errenterira joan ginen eta itxoin genuen beste eskola bat iritsi arte lekukoa jasotzeko. Telmak jaso zuen lekukoa eta  korrika joan ginen beste eskolatakoekin Alamedaraino.
Hor jende asko zegoen eta pertsonak zeuden eszenarioan abesten  eta musika jartzen.
Jendea zegoen jolasten eta dantzatzen beste eskolakoekin eta kateak egiten jendea geratzen zen barruan.

Gero, bukatzerakoan batzuk  Alamedan gelditu ziren eta beste batzuk joan ziren.

Julen eta Izan


Bertso jaialdia 2019

Kaixo, gu Hugo.C, Nora eta Heiko gara eta maiatzak 7ko bertso jaialdia kontatuko dizuegu.

Gamoneko 6.A, 6.B, 6.C eta Orereta ikastolako 5.A eta 5.B joan ginen.

Gure bertsoaren gaia "Eskolarik ez balego" zen eta doinua "Besteei begira" zen.

Oso urduri geuden eta horregatik batzuk nahastu ziren.

Azkenik Unairi eta bertso jaialdira etorri zirenei eskerrak eman nahi diegu. Agur!!

2019/03/27

LA ESCRITORA MARINELLA TERZI VISITA EL COLEGIO GAMON

                                               
Ayer, 26 de marzo, vino al cole Marinella Terzi. Nos reunimos todos los alumnos de quinto en la mediateca. Marinella Terzi vino desde Barcelona, ella es catalana. El libro que nos presento se titula ¿De vacaciones En Mexico? El libro trata de un niño llamado Daniel que va con su padre a Mexico.

Después explico en que se inspiro para escribir el libro. Para terminar le hicimos unas preguntas y luego mos firmo el libro. ¡Lo pasamos muy bien con ella!






2019/03/24

La escritora Mónica Rodríguez en Gamón

La autora del libro que hemos leido es Mónica Rodríguez Suárez. Nació en Oviedo en 1969. Licenciada en Ciencias Físicas publicó su primer libro infantil en 2003. Ha publicado más de una treintena de libros, entre los que se encuentra “El tren de Vilso” La visita de la escritora fue muy divertida.
Nos habló sobre su vida como escritora y nos explicó los motivos por los que se hizo escritora. Nos contó parte de su vida personal, como por ejemplo, que tiene 3 hijas. Interactuó mucho con nosotros y nos contó anécdotas como el motivo por el que le puso el nombre al perro del bisabuelo Jacobo.
El libro me ha resultado entretenido. La parte que más me ha gustado de él, es cuando rescatan al perro Patín. También ha habido alguna parte que no me ha gustado del todo, por ejemplo, la muerte del abuelo Taíto.
Gracias a este libro, además de aprender muchas palabras nuevas, he aprendido a hacer frente a miedos y la importancia de ayudar a los seres queridos.

Heiko










El 26 de febrero vino una escritora llamada Mónica Rodríguez y nos contó cosas sobre ella. Mónica nos contó que cuando iba al instituto le encantaba escribir poemas, y que gracias a una amiga empezó a escribir cuentos. Nos dijo que tenía 3 hijas y luego habló sobre el libro “El tren de Vilso”, que no sé lo sabía mucho, porque ha escrito 100 libros más o menos, pero solo 43 libros están publicados.
Gracias a este libro he aprendido que la amistad es importante y yo recomendaría este libro a mis amigos porque es interesante, lo que cuenta el niño es alucinante y con este libro aprenderán cosas.
Después empezaron las preguntas sobre el libro. No hice mucho caso porque una persona me estaba molestando. También no enseñó otros libros, pero a mí solo me gusto uno, “La sombra del membrillero”.
Al final fuimos a que nos firmara el libro, cuando me tocó a mí le dije mi nombre y le costó ponerlo porque ella no habla euskara.
¡Adios!
Garbiñe.