EUSKARAREN EGUNA ospatzeko bi jarduera egin genituen. Hasteko, egun batean, lelo bat egin genuen eta beheko solairuan paper handi batean jarri genuen. Beste egun batean, asmakizunak eta txisteak egin genizkien 1.Cko ikasleei. Gainera, beraiek piko-pikoak ikustean oso pozik jarri ziren. Azkenean, konturatu ginen euskararekin asko dibertitzen garela.
Ian eta Denis
Herri kirolak egin genituen, adibidez, lokatxak, zakuak, txingak eta gurpilaren kirola. Ekintza guzti hauek lehenengo mailako ikasleekin egin genituen. Hauek, euskararen eguna ospatzeko egin genituen. Oso ondo pasa genuen guztion artean kirola egiten eta Euskal Herriko kirol ezberdinak ezagutu ditugu.
Meriem eta Aimar Gutierro
Euskararen astea ospatu genuen,karaoke bat egin genuen guztion artean eta patioan bertso bat abestu genuen besteen aurrean.
Bertsoa abesteko, buruz ikasi genuen. Gainera, guk besteen dantzak eta bertsoak
abestu eta dantzatu genituen eta oso ondo pasa genuen.
Dennisse eta Zuriñe