2019/12/20

OPORRETARA GOAZ !


Gaur, 2019ko abenduaren 20a da, gutxi falta da oporretarako.
Zergatik ? Orain kontatuko dizuegu.

Gabonetarako gutxi falta da eta gure eskolan gaur ospatuko degu Neguko azoka. Hor gabon kantak, txistorra, dantza egin, lagunak agurtu eta oporrak!!!!!...


1. hiruhilekoa bukatuko da eta espero degu ondo pasatzea oporretan.

Gure partez ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!!

Gamoneko 5.C gela (Hoberenak!)

2019/12/17

OKER AZKARRAREN PELIKULA

 
9:00etan Oker pelikula ikustera joan gara. 5. eta 4. maila joan gara. Pelikula asko gustatu zait. Animaliak gustatzen zaizkidalako. Gehien gustatu zaidana izan da Okerrek puzkerra bota duenean eta gutxien gustatu zaidana izan da hasiera.

Aimar Tamayo


 Gaur zinemara joan gara 4. eta 5. mailakoak pelikula bat ikustera. Pelikula oso dibertigarria izan da, asko gustatu zait. Gustatu zait Oker oso txakur ona zela eta baita ere aitonak bere txikitxoari erakutsi zizkionean pinguinoak. Plana pinguinoak salbatzea da. Hori izan da gehien gustatu zaidana eta gutxien gustatu zaidana izan da azeria eta neska pinguinoak hiltzen eta bere arrautzak uretara botatzen eta Oker txakurtegira eraman eta zizta egin ziotenean.
Oso ondo pasa dut pelikula ikusten eta lagunekin. Txarrena izan da jendea oihuka zegoela eta ezin zela pelikula ondo entzun.

 Rihab

Goiz bat Errenteriako liburutegian

Gaur, azaroak 25, Errenteriako liburutegira joan gara. 5. Ckoak joan gara.

Iritsi garenean Patxi Zubizarreta idazlearekin egon gara eta gero Fernando Reyrekin. Fernando Reyk jarri digu ipuin bat erderaz (Corre, corre) eta bukatu dugunean eman digu ipuinaren historia paper batean eta egin ditugu 6 talde 3 pertsonakoak.

Talde bakoitzak itzuli behar zuen ipuina. Ni June eta Denisekin egon naiz. Bukatu dugunean denon artean zuzendu dugu eta gero eskolara itzuli gara.

Oso ondo pasa dut.

Iraia

Gaur 5 C guztia joan gara Errenteriako liburutegira. Liburu bat irakurri dugu banaka eta oso barregarria izan da.

Irakurri ondoren eman digute fitxa bat gazteleraz, eta taldean egin behar genuen euskara itzuli.

Pixkat zaila zen, baina oso ondo pasa dugu.

Patxi eta Fernando artistak dira!

Alex


Euskararen eguna


EUSKARAREN EGUNA ospatzeko bi jarduera egin genituen. Hasteko, egun batean, lelo bat egin genuen eta beheko solairuan paper handi batean jarri genuen. Beste egun batean, asmakizunak eta txisteak egin genizkien 1.Cko ikasleei. Gainera, beraiek piko-pikoak ikustean oso pozik jarri ziren. Azkenean, konturatu ginen euskararekin asko dibertitzen garela.

Ian eta Denis
Herri kirolak egin genituen, adibidez, lokatxak, zakuak, txingak eta gurpilaren kirola. Ekintza guzti hauek lehenengo mailako ikasleekin egin genituen. Hauek, euskararen eguna ospatzeko egin genituen. Oso ondo pasa genuen guztion artean kirola egiten eta Euskal Herriko kirol ezberdinak ezagutu ditugu.


Meriem eta Aimar Gutierro

 


Euskararen astea ospatu genuen,karaoke bat egin genuen guztion artean eta patioan bertso bat abestu genuen besteen aurrean.

Bertsoa  abesteko, buruz ikasi genuen. Gainera, guk besteen dantzak eta bertsoak
abestu eta  dantzatu genituen eta oso ondo pasa genuen.

Dennisse  eta Zuriñe

Tratu Onak

Guk matxismoaren aurkako marrazkiak marraztu genituen gelan.

Gero, marrazkiak itsatsi genituen eskolako paretetan eta oso ondo pasa genuen.

Guztion artean gelako 4 marrazki hoberenak aukeratu genituen.

Oso jarduera dibertigarria izan zen.

Rayan eta Samuel 5C

Txuri urdin izotz jauregian



Gaur 5. eta 6. mailako ikasleak joan gara izotz jauregira. Patinatzera joan gara eta azkenean, diskoteka egin dugu, baina ni ez nengoen diskotekan patinatzen eserita nengoelako. Oso  ondo pasa dut eta oso ondo sentitu naiz. Izotz gainean patinatzerakoan oso ondo sentitu naiz.  
            AYA


     
 Gaur izotz jauregira joan naiz eta hor egin dudan lehenengoa izan da  patinak jarri eta gero kaskoa.
Hasieran pentsatu nuen oso errexa zela, baina ez, oso zaila zen eta erortzen nintzen asko.Gero pixkanaka-pixkanaka egin nuen eta orain badakit patinatzen pixka bat.

Bukatu nuenean, patinak kendu eta gero kaskoa gorde nuen. Ondoren  hamaiketakoa jan nuen eta autobusez eskolara etorri ginen.                 WINNER