2021/05/18

SAN MARKORA TXANGOA

Apirilaren 21ean txangoa egin genuen San Markora.

Asteartean Iñaki San Markon zer egingo genuen esplikatzera etorri zen 6. mailako gela guztietara. Esan zigun orientazio jolasa egingo genuela eta ondoren altxorraren bila ere.

Asteazkenean eskolatik atera ginen hiru gelak, gutxi gora behera berrogeita hamar pertsona, eta Gamon txiki ondoko parkera joan ginen eta iristean orientazio jolasa egiten hasi ginen, taldeak egin behar ziren. 

Jolasa hasi baino lehen Iñakik arkatza, borragoma, koloretako mapa, txuri beltzeko mapa eta iparrorratz bat eman zizkigun talde bakoitzari. Txuri beltzeko mapan ibilbidea markatu behar genuen eta koloretako mapan iparrorratza jarri eta ibilbidea jarraitu behar genuen.

Lehenengo puntua Bizarain eskola ondoan zegoen. Gero aldapan gora hasi ginen ibiltzen. Aurrerago bide estu batetik hasi ginen ibiltzen, eta bidegurutze batean 2. puntua jarri genuen. Berriro aldapan gora ibiltzen hasi ginen, baina bide hori harriz beteta zegoen eta oso irristakorra zen. Ematen zuen aldapa ez zela bukatuko, baina aldapa bukatzean hamaiketako jatera gelditu ginen eta aprobetxatu genuen 3.puntua egiteko. Jarraitu genuen aldapak igotzen eta 4.puntua egin genuen. Eta 2 ordu eta gero San Markoko parkera iritsi ginen.  

Hamaiketakoa bukatzean bidea jarraitu genuen San Markoko parkeraino. Iristean bazkaltzeko mahaiak hartzera joan ginen korrika eta ondoren denbora librea izan genuen.

Bazkaldu eta gero altxorraren bila jolasa egin genuen eta oso ondo pasa genuen dibertigarria izan zelako. Jolasa zen guk galdera batzuk genituela erantzuteko eta pistak bilatu behar genituela.

Lehenengoa zuhaitz azpian zegoen, bigarrena banku batean, hirugarrena pareta batean eta laugarrena ez genuen aurkitu, baina ondo pasa genuen. Azkenak iritsi zen taldeari denok txaloka egin genien asko saiatu zirelako.


Jolasa bukatzean parkean egoteko hogei minutu izan genituen, eta azkenik argazki polit bat atera eta eskolara bueltatzeko jaisten hasi ginen.


Iristerakoan kontatu behar genuen zer ikusi genuen mendian eta galdera batzuk erantzun.

Oso ondo pasa genuen, oso dibertigarria izan zen eta errepikatu nahi dugu!!!!


2021/03/12

EUSKAL HERRIKO EMAKUME OSPETSUEN ERRULETA

 

Euskal Herriko emakume ospetsuen erruleta egin dugu Gamonen.

3. ziklo osoak egin dugu erruleta, eta bertan idazleak, bertsolariak, kirolariak, aktoreak, artistak, etab jarri dutugu.


Martxoaren 8a ospatzeko proiektu hau bururatu zitzaigun, eta lan honekin jendeari gogorazi nahi diogu emakumeen lana baloratu behar dela, neskak izan ahal dugula nahi duguna, mutilak eta neskak berdinak garela eta denok errespetatuak izatea merezi dugula.


Erruleta hemen ikus dezakezue:



 

PATXI ZUBIZARRETA GURE ESKOLAN

 


Otsailaren 24ean Patxi Zubizarreta idazlea gure gelan egon zen. Patxi Zubizarreta irakurri dugun “Korri, Kuru, Korri” liburuaz hitz egitera etorri zen, eta liburu horretaz hitz egiteaz gain beste hainbat gauza kontatu zizkigun.

Lehenengo mapa bat gela batean egotea berari asko gustatzen zaiola esan zigun, bere imaginazioa mapan hasten delako. Guri elurrezko panpin baten adibidea jarri zigun, eta baita ere kontatu zigun bere bidaia Afrikaraino. Kontatu zigun irakaslea izan zela eta gero idazlea, istorioak kontatzea gustatzen zaiolako.

Gero berak nola idazten duen esan zigun. Lehenengo eskema bat egiten du eta ondoren liburua idazten hasten da. Hiru P-rekin idazten ditu liburuak: pertsonaia, paisaia eta pasioa.

Bukatu duenean galderak egin dizkiogu eta berak erantzun ditu. Amaitzeko idazleak asmakizun bat esan digu, eta gelako denok pentsatu dugu erantzuna: “zure begien aurrean dago beti, tximeleta ematen du eta tik-tak egiten du. Zer da?”

Azkenean denen liburuak sinatu zituen, txalotu dugu eta pozik joan da. Asko gustatu zaigu Patxi gure eskolara etortzea, ondo egon da.


 

2021/02/24

IHAUTERIETAN KORRIKA

Otsailaren 12an ihauteriak ospatu genituen eskolan. Mozorratuta etorri ginen eta 3. ziklokoek KORRIKA ospatu genuen. Pelukak, pijamak, burukiak, koroak, ezpatak, txandalak, petoak eta lelo bat Korrikarako: TIPI TAPA, TIPI TAPA, COVIDKA!

Eskola inguruan egin genuen Korrika eta bukaeran gimnasiora joan ginen. Bertan bertsoak abestu eta Korrikako mezua irakurri genuen. 

Ondoren gelara itzuli ginen eta goiza libre izan genuen. Primeran pasa genuen!



2021/01/31

Euskal gastronomia Euskararen txokoan



Gure gelan (6.C) bozkatu genuen zer gai egin, zergatik batzuk nahi zuten beste gauza egin eta irabazi zuen janariaren gaiak.

Batzuk egin dituzte errezetak, sukaldariak eta jatetxeak... Nik mamiaren errezeta idatzi nuen. Mamiaren errezeta gazteleraz zegoen eta dena itzuli behar nuen euskerara. (Lucia)

Lan honetan lehen pasua da pentsatu ze gaietakoa izan behar duen. Gurea izan da Euskal Herriko Gastronomia eta nik aukeratu nuena izan zen ardoa. Hurrena da, informazioa jasotzea eta erabaki ze informazioa behar dugun. Hirugarren pausoa da gure irakasleak zuzentzea. Laugarrena da kopiatzea paper baten eta marraztea. Bostgarrena da koloreko kartulina batean itsastea eta bukatzean paper handi batean itsastea eta dekoratzea. (Zuriñe)

Nik Pedro Subijanari buruz egin det lana, sukaldari oso ona da. Nik egin det interneten informazioa bilatzen. Datu asko atera ditut Wikipediatik eta garrantzitsuenak hartu ditut. Googletik ere atera det informazioa. Euskal Herrian daukagu sukaldari onak eta fama haundikoak. (Samuel)

Ba guk talde lana egin dugu, eta oso ondo moldatu gara talde lana egiten, bazegoen despistaturen bat baina oso ondo egin zuten. Geroxeago batzuk informazioa bilatzen ari ziren eta beste batzuk kartela apaintzen zuten, baino nik argazkiak jartzen nituen. Nire ustez gustukoenak izan dira denak, denek egin dutelako lan bikaina eta saiatu egin direlako. Ni oso pozik nago nire taldekideekin oso ondo egin dutelako lana .Niretzat esperientzia ona izan da eta espero dut noizbait berriro errepikatzea. ( RIhab)

Oso oso dibertigarria izan da jartzea argazkiak eta dekorazioa, hori bai ederra, beno, hau izan da gure lana edo txokoa, espero dugu gustatzea zuei eta noski etorri eskolara ikustera, beno, AGUR !!🖐😉😉 ( Abdullah)

2021/01/24

Pantallas Amigas Gamonen

Urriaren 9an, Pantallas Amigas taldeko Leire gurekin egon zen Gamonen.


Hona hemen hitzaldia ondoren 6.C gelakoek idatzitakoaren zati batzuk:

Lehenengo galdetu zigun ea zer zen internet? Berak esplikatu zigun sare moduko bat dela. Ondoren galdetu zigun ea mobila daukagun, klase erdiak baietz esan zion eta beste erdiak ezetz. Ere esplikatu zigun antibirus bat eduki behar genuela tabletean, ordenagailuan eta mobilean, bestela ahal digutela hackeatu. (Iraia)

Hitz egin zuen gauza guztien artean gehien interesatu zitzaidana izan zen adineko perstona batzuek gezurrekin engainatzen zituztela eta batzuetan gezurra esatea ona dela zu babesteko. (Gabriela)

Esan zigun batzuetan mutil batek esaten diola neska bati emateko argazki bat eta neskak egiten badio kasu argazki hori egun batzuetan egon ahal dela Instagramen, Twitteren ala telebistan atera. (Lucia)


Leirek esan zuen pertsona batzuk irabazten dutela dirua gezurrak esaten eta ere esan zuen dagoela gauza bat izena duela “Fake News”, nahi duela esan gezur notiziak. (Winner)

 

Ondoren Groomina eta Cicersexoa zer zen esplikatu zigun. Azkenik esan zigun Pantallas Amigasek Youtubeko kanal bat zuela eta egunen batean duda bat izaten badugu hor sartzeko. (June)



Gauza asko ikasi ditut, adibidez ezin dela jende batzuetaz fidatu. Oso ondo egon da eta asko gustatu zait. (Erik)


Bukaeran esan zigun bere izena ez zela Leire, baina ez diot sinisten. (Ian)