Martxoak 8
(Emakumearen eguna)
1975ean, Nazio Batuen Batzar Orrokorrak adierazi zuen aurrerantzean Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna izango zela. Baina, mundu luze-zabaleko emakumeak aspalditik antolatu dira, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna eskatzeko, emakume eta gizonentzat gizarte bidezkoago eta berdinzalegoa erreklamatzeko.
Gamonen horrela ospatuko dugu egun hau:
- 3. ziklokoak, Xenpelarren ilobari buruz (Josepa Antton Aranberri) lanean ari dira.
- 2. ziklokoak, Kirolari neskak ekarri nahi dituzte Mandoegira ikasleekin elkarrizketa bat egiteko.
- 1. ziklokoak, Iaz bezala "Eskerrik asko amona" gaiaren inguruan mural bat egingo dute.
Ikasleei eskatuko dizkie amona edo birramonaren kontaketak (txikitako pasadizo batzuk) idatzita ekartzea. Ondoren amonak geletara gonbidatuko dituzte ikasleekin egoteko eta beraiekin hitz egiteko. Azkeneko hau, lasai egingo dute aste santua baino lehen.