2015/03/13

PAPRESA

Atzo goizean, martxoak 12, PAPRESAra joan ginen 6.mailako ikasleak. Bi taldetan banatuta joan ginen, lehenengo taldea 10:30etan eta bigarrena 11:30etan.
PAPRESA, Errenterian kokatua eta mundu osora, egunkariak egiteko papera bidaltzen duen enpresa da. 228 langile ditu eta urte osoan 2 egunetan bakarrik gelditzen dituzte makinak, Eguberri egunean eta Urteberri egunean.
Edukiontzi urdinean birziklatzen dugun papera erabiltzen dute paper berria sortzeko, eta eskatu ziguten arren plastikozko poltsarik ez botatzea,bestela makinak ondatzen zaizkiela.

 






papresa logotipo bilaketarekin bat datozen irudiak