2017ko azaroaren 15ean Txuri Urdinera joan ginen patinatzera.
6. mailakoak iaz ere egon ginen eta jadanik primeran moldatzen gara, txapeldun batzuk gara!
5. mailakoentzat 1. aldia zen, eta ipurdiko batzuk hartu bagenituen ere, amaierarako nahiko txukun ibiltzen ginen patinetan.
Aurten beste bitan itzuliko gara Txuri Urdinera, beraz ikasturte amaierako patinatzaile bikainak izango gara denak!
2017/12/11
2017/11/18
JOLASTOKIA BERRITZEN
Sekulako jolastokia geldituko zaigu denon laguntzarekin!
2017/10/15
5. mailakoak Planetarium-a bisitatzera joan ginen
Urriaren 10ean 5.mailako ikasleak Donostiako Zientzia museora joan ginen, eta
Planetarium-a ezagutu genuen.
Bertan gela handi bat zegoen, aulkiak etzanda zeuden eta gora begiratu behar zen. Pantaila handi-handia zen eta mugitzen zenez espazioan ginela zirudien. Oso dibertigarria zen!
Planetarium-ean unibertsoaren ezaugarriak ezagutu genituen, zeruko gorputzak ikusi genituen, izarrak, konstelazioak, lurra eta ilargiaren errotazio eta translazio higidurak, gaua eta egunaren aldaketak urtaro ezberdinetan...
Amaitzeko bideo batean Chris Hadfield astronauta kanadarrak espazio-ontzi batean nola egiten zuen lo ikusi genuen.
Goiza bukatzeko,
museora sartu ginen, eta talde bakoitzak gauza ezberdinak ikusi
zituen bertan: Energia, argi-jokoak, uraren indarra...
Oso goiz polita eta
dibertigarria izan zen.
2017/09/26
UDAZKENA iritsi da
Udazkena iritsi da Gamonera, eta berarekin batera baita bertsoak ere 3. ziklora.
Aste honetan Bertsolaritzari ekingo diogu Jokinen laguntzarekin.
2017/09/10
2017/06/07
Datorren urtean DBH-ra!
Papresa
BISITA PAPRESARA
Cristobal Gamon ikastetxeko 6. mailako ikasleak Papresa ikustera joan ginen maiatzaren 31n. Oso esperientza interesgarria izan zen. Birziklatzen dugun papera nora joaten den ikusi genuen.
Oso azalpen onak eman zizkiguten bertan eta Papresa barrutik ikusteko aukera ere izan genuen.
"Han barruan zegoen soinua dela eta tapoiak jarri behar izan genituen eta gainera bero handia dago barruan".
Eskerrak eman nahi dizkiegu Papresakoei eskaini ziguten aukeragatik eta jaso genuen harreragatik.
Cristobal Gamon ikastetxeko 6. mailako ikasleak Papresa ikustera joan ginen maiatzaren 31n. Oso esperientza interesgarria izan zen. Birziklatzen dugun papera nora joaten den ikusi genuen.
Oso azalpen onak eman zizkiguten bertan eta Papresa barrutik ikusteko aukera ere izan genuen.
"Han barruan zegoen soinua dela eta tapoiak jarri behar izan genituen eta gainera bero handia dago barruan".
Eskerrak eman nahi dizkiegu Papresakoei eskaini ziguten aukeragatik eta jaso genuen harreragatik.
2017/05/29
Orri-markatzailearen lehiaketa
Aste honetan 6.mailakoaek egindako orri-markatzailearen lehiaketa izan da..Denak oso politak izan dira.
Eta 5.mailakoek aukeratu dute irabazlea: Monica izan da.
Hemem ikusten ditugu irabazlea eta gela bakoitzeko arduradunak opariak banatzen
.
Hona hemen orri-markagailuak.
Hona hemen orri-markagailuak.
ASTEBURU HONETAN ESKOLAKO FESTAK
Eskolako jaian eskolako ikasle guztiek dantztuko dute eta familiakoek ikusiko dituzte. Arratsaldean jolasak egongo dira familia osoak jolasteko. Hau larunbatean izango da.
Igandean, ekainak 4, Euskal Eskola Pubikoaren jaia izango da Gasteizen. Ondo pasa bi jaietan!!!
2017/05/22
Musikaste!!!!
Maiatzaren 18an Musikastera joan ginen Niessen aretora. Jazz-ari buruzko historioa ikastera. Oso ondo pasatu genuen. Oreretako ikasleekin batera egon ginen emanaldian. Klake egin zuten eta asko ikasi genuen Jazz estiloaren inguruan. Neska bat (Larraitz izenekoa) klakea dantzatzen zuen eta hondarraren gainean (errautsak adierazten) ere dantzatu zuen. Soinu arraro bat ateratzen zuen baina oso polita zen.
BERTSOLARITZA EMANALDIA GAMONEN
Maiatzaren 9an eta 11n bertsolaritzako emanaldiak eman genituen eta oso ondo pasa genuen. Asteartean 6.a eta 6.b-koak joan ginen Bizarainekoekin ere eta ostegunean 6.c-koak joan ziren 5.mailako guztiekin. Bertsolaritza Jokinekin ikasi dugu gure eskolan. Denok oso ondo egin genuen. Gure familiakoak zeuden ikusten eta txalo asko egin zizkiguten.
2017/04/24
Liburuaren astea
Aste honetan liburuaren astea ospatuko dugu. Proposatu digute proiektu bat egitea: liburutegia zarharkitua gelditu dela, eta orduan liburu batzuk egin behar ditugu.
·Lehenengo zikloa: Jolas-liburuak
·Bigarren zikloa: Gida-Turistikoa
·Hirugarren zikloa: Ipuinak
Gure gelan "Ahate itsusia" ipuina egingo dugu.
2017/03/23
Pluton planeta berria
2017/03/06
200 tonako elikagai konboi bat Saharenera atera da
Sei trailer, kamioi bat, ambulantzia bat eta bi autobus atera ziren otsailaren 16an Donostiatik, Saharako kanpamentuetara, Tindufen.
Emakumearen eguna
1910: Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra Kopenhage egin zen eta Clara Zetkin komunista alemaniarrak emakumeen eskubideen aldeko eguna aldarrikatu zuen. 17 herritako 100 bat emakume ziren bertan eta proposamena aho batez onartu zuten.
Martxoaren 8a
1908an New Yorkeko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
1909 irailaren 27an, Badirudi New Yorkeko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, iraizpenak..., baina eskariak betetzea lortu zuten.
2017/02/13
Errenterian 39.000 biztanle daude gutxi gora behera.
1.234,13 biztanle/km2.
Emakumezkoak:20.333
Gizonezkoak:19.222
Informazio gehiago izateko klikatu hemen
Errenterian 3.401 pertsona etorri dira urte hauetan.
Jende gehiena Marrokotik etorri dira.(586 hangoak dira).Bigarrena Colombia da (248kin) Hirugarrena Portugal da (227kin)
72 herrialde desberdinetatik etorri dira Errenteriara.
Informazioa nahi baduzu klikatu hemen
Jende gehiena Marrokotik etorri dira.(586 hangoak dira).Bigarrena Colombia da (248kin) Hirugarrena Portugal da (227kin)
72 herrialde desberdinetatik etorri dira Errenteriara.
Informazioa nahi baduzu klikatu hemen
2017/02/06
Biztanleria
Euskadin bi milioi biztanletik gora bizi dira. Berezko hazkundo negatiboa du; hau da, gehiago dira hiltzen direnak jaiotzen direnak baino. Datozen hamarkada biztanleria zahartu egingo dela.
Gaur egun, Europan immigrazioa nagusitzen da. Milaka pertsona iristen dira Afrikatik, Asiatik eta Hego Amerikatik. Etorkin gehien herri hauek jasotzen dituzte: Errusiak, Alemania, Erresuma Batuak, Frantziak eta Espainiak.
Gure eskolan ere egoera hau isladatzen da. Dauzkagun ikasleak ez dira denak hemengoak, beste herrialdetatik ere etorri dira: Hego Amerika (Honduras, Ekuador, Argentina ...) , Europa (Errumania, Bulgaria ...) eta Afrikatik (Maroko, Ghana, Nigeria ...) etorri dira gehienak.
2017/01/23
ODOL-ELKARTEA GUREKIN
Odol elkarteko bi erizain etorri ziren Gamonera. Kontatu ziguten odol ematearena nola egiten den. Odolaren osagaien ezaugarriak aztertu genituen. Oca eta partsisa oparitu zizkiguten.
Korrika Errenterian
20.korrika nagusia apirilaren 4an pasatuko da Errenteritik 12:11etan
Hasi entrenatzen!
Hemen behean daukazute abestia: "ZIRKORRIKA"
2017/01/16
Hiruhilekoko ekintza inportanteak.
Urtarrilaren 18 eta 19,Odol Elkartekoak etorriko dira.
Otsailaren 1ean 6.mailako eta 5.mailako ikasle guztiak txuri urdinera joango dira.
Otsailaren 17ean kaldereroak ospatuko dugu.
Hurrengo astean, 24an inauteriak izango dira.
Martxoaren 29ean 6. eta 5. mailakoak txuri urdinera joango dira.
Bertsometa
6. mailako ikasleak bertsometarako bertsoak prestatzen ari gara.
6.A-koek Marrazki bizidunei buruzko bertsoak prestatatuko dituzte,
6.B-koek Sentimenduen asmakizunei buruzko bertsoak.
6.C-n:Kaxa magikoari buruz izango dira bertsoak.
Bertsometako liburua ateratzen denean gure bertsoak ikusiko dituzue.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)