Egun eguzkitsua eta bikaina gaur!
Goizean barnetegiko 3.erronka egin dugu eta
gaurkoan lortu dugu talde guztiak helburua betetzea, aupa gu!
Gero jolas
eta asmakizun gehiago egin ditugu eta sari bezala atzo egindako
gailetak jan ditugu, mundialak zeuden!
Arratsaldean
basora joan gara eta banderen jolasa egin dugu bi taldetan nahastuta.
Ondoren zuhaitzetan zirkuito bat egin dugu begiak itxita, eta primeran pasa
dugu!
Orain azkeneko afarirako gure jantzi dotoreenak ipini ditugu, eguna amaitzeko diskoetak eta karaokea dugu eta!
2019/02/13
Aubixako 3. kronika
Eguna fresko hasi da. Goiza aurrera joan ahala ekintza eta talde jolas asko egin ditugu, harremanak sendotzeko asmoz.
Arratsaldean San Pedro auzora joan gara altxorraren bila jolasa egitera. Sakrifizioekin hastear geundela altxorra aurkitu dute.
Gauean disko festa amaitzeko eta mozorro desfilea. Eta bihar...
Hirugarren eguna Lemoizen
Hirugarren eguna taldearen kohesioari eskeini diogu. Eneko, Asier eta Janire begiraleen laguntzarekin banakakoa alde batera utzi eta, talde baten partaide garenez, guztiok aurrera egin ahal izateko elkarri babestu eta lagunduko gaituen talde sendo bat osatzeari ekin diogu, inor atzean utzi gabe eta taldea osatzen dugun guztion alderdi onez jabetuz, guztiok baitugu taldeari ekarpena egiteko positiboa den zerbait.
Azken gaua izango da gaurkoa, eta egunari amaiera emateko disko-festa txiki bat antolatuko dugu, lana gogotik egin eta gero ondo pasatzeko aukera ere izan dezaten ikasleek.
BIHAR IKUSIKO DITUZUE ZUEN SEME-ALABAK!
BIHAR IKUSIKO DITUZUE ZUEN SEME-ALABAK!
2019/02/12
Bigarren eguna Lemoizen
Egun polita izan dugu gaurkoa, gaua motza izan den arren (parranda gogoz etorri zirela dirudi).
Goizean jaiki eta bapo gosaldu ostean ibilaldi polit bat egin dugu barnetegitik Plentziaraino. Bidean animaliak, itsasargi bat eta bunker bat ikusi ditugu eta bunkerrean sartu-irten bat egin dugu. Hori guztia bide osoan zehar izan ditugun bista paregabeak ahaztu gabe.
Bazkalostean zaldi gainean ibiltzera joan gara barnetegi ondoan dagoen zalditegira, eta Iratik agindutako ariketa batzuk egin ditugu zaldi gainean. Ikasle GUZTIOK ibili gara zaldi gainean, baita hasiera batean beldur pixka bat zutenak ere. Primeran ibili gara!!
Gaur lo egiteko ez dugu arazorik izango, neka-neka eginda gaude eta.

Barriako 2. kronika
Gaur eguraldi hobea egin digu, goizean pixkat lainotua eta frexkoa baina gero eguzkitsua eta goxo-goxoa.
Goizean Axpuru herrira joan gara eta bertan altxorraren bila egin dugu herrian zehar.
Gero bazkaltzeko makarroiak, haragi egosia eta izozkia bazkaldu ditugu, eta arratsaldean jolas pila egin ditugu, eta gailetak!!!
Orain dutxetara, gero afaltzera eta ondoren berriz ere jolastera!!!!

Aubixa, 2. kronika
2019/02/11
Aubixako barnetegian
Barriako barnetegira iritsi gara
Gaur iritsi gara Barriako barnetegira eta 1. egunean jolas pila bat egin ditugu Ane eta Gaizkarekin. Bazkaldu ere primeran egin dugu eta dutxatu ondoren afaltzera joango gara eta gero jolas gehiago egingo ditugu gure artean.
Gaur euria egin du, baina bihar hobea egingo duenez txango bat egitera joango gara seguraski.
Lemoizeko barnetegian
Iritsi gara!
Lehenengo eguna eman dugu Lemoizen. Iritsi eta gero jolasean aritu gara Ayala eta Janirerekin.
Bazkalostean jolas gehiago egin ditugu eta bertako zaldiak eta pottokak ikusi ditugu. Dutxa bero bat hartu dugu eta afaldu egin dugu. Eguna bukatzeko mahai jolasetan aritu gara eta ohera joan gara, biharko egunari indartsu egiteko aurre.
2019/02/09
Pantallas Amigas Gamonen
Pantallas Amigas-en hitzaldia izan genuen Urtarrilaren 31-ean eta IƱigo Zaballos etorri zen esatera kontuz ibili behar garela sare sozialekin.
Gelako %88ri oso ongi iruditu zitzaigun hitzaldia. Gelako gehienek gauza berri batzuk ikasi dituzte. Gelakideak hemendik aurrera kontu gehiagorekin ibiliko dira. Gelako %83,3ri gaiari buruz informazio gehiago izatea gustatuko litzaieke eta %16,7ri berdin zaio gaiari buruz informazio gehiago izatea.
Guk uste dugu ez dugula gure pasahitza partekatu behar gure lagunekin ezta ezezagunekin ere.
Luis eta Markel
IƱigo Zaballos ,Pantallas Amigas taldeko kide bat gurekin egon da zen urtarrilaren 31ean eta hitzaldi bat eman zigun sare-sozialei buruz.
Oso interesgarria egon zen, eta portzentaje batzuk atera ditugu hitzaldiari buruz, eta hau atera da:
- Gelako gehienei hitzaldia gustatu zitzaien (%82,2) Besteoi pixka bat gutxiago.
- Gelako %71,4ek gauza berri batzuk ikusi dituzte.
- Gelako %81k bere jarrera aldatuko du sare-sozialetan.
- 85,7ak Pantallas Amigas hitzaldia berriro izan nahi dute
- Hitzaldian neska baten istorio bat kontatu zigun IƱigok: Neska batTik-Tok-en zebilen eta “neska” batek mezu bat bidali zion, bere argazkiak bidaltzeko esanez. Orduan neskak argazki bat bidali zion eta “neskak” beste argazki batzuk eskatu zizkion. Beste “neskak” besteari argazkiak eskatu zizkion, berak ezetz esan zuen, eta azkenean poliziara joan ziren eta ez zen “neska” bat, 40 urteko mutiko bat zen!
Irati eta Nerea

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)