2019/02/12

Bigarren eguna Lemoizen

Egun polita izan dugu gaurkoa, gaua motza izan den arren (parranda gogoz etorri zirela dirudi).
Goizean jaiki eta bapo gosaldu ostean ibilaldi polit bat egin dugu barnetegitik Plentziaraino. Bidean animaliak, itsasargi bat eta bunker bat ikusi ditugu eta bunkerrean sartu-irten bat egin dugu. Hori guztia bide osoan zehar izan ditugun bista paregabeak ahaztu gabe.


Bazkalostean zaldi gainean ibiltzera joan gara barnetegi ondoan dagoen zalditegira, eta Iratik agindutako ariketa batzuk egin ditugu zaldi gainean. Ikasle GUZTIOK ibili gara zaldi gainean, baita hasiera batean beldur pixka bat zutenak ere. Primeran ibili gara!!

Gaur lo egiteko ez dugu arazorik izango, neka-neka eginda gaude eta.