Pantallas Amigas-en hitzaldia izan genuen Urtarrilaren 31-ean eta Iñigo Zaballos etorri zen esatera kontuz ibili behar garela sare sozialekin.
Gelako %88ri oso ongi iruditu zitzaigun hitzaldia. Gelako gehienek gauza berri batzuk ikasi dituzte. Gelakideak hemendik aurrera kontu gehiagorekin ibiliko dira. Gelako %83,3ri gaiari buruz informazio gehiago izatea gustatuko litzaieke eta %16,7ri berdin zaio gaiari buruz informazio gehiago izatea.
Guk uste dugu ez dugula gure pasahitza partekatu behar gure lagunekin ezta ezezagunekin ere.
Luis eta Markel
Iñigo Zaballos ,Pantallas Amigas taldeko kide bat gurekin egon da zen urtarrilaren 31ean eta hitzaldi bat eman zigun sare-sozialei buruz.
Oso interesgarria egon zen, eta portzentaje batzuk atera ditugu hitzaldiari buruz, eta hau atera da:
- Gelako gehienei hitzaldia gustatu zitzaien (%82,2) Besteoi pixka bat gutxiago.
- Gelako %71,4ek gauza berri batzuk ikusi dituzte.
- Gelako %81k bere jarrera aldatuko du sare-sozialetan.
- 85,7ak Pantallas Amigas hitzaldia berriro izan nahi dute
- Hitzaldian neska baten istorio bat kontatu zigun Iñigok: Neska batTik-Tok-en zebilen eta “neska” batek mezu bat bidali zion, bere argazkiak bidaltzeko esanez. Orduan neskak argazki bat bidali zion eta “neskak” beste argazki batzuk eskatu zizkion. Beste “neskak” besteari argazkiak eskatu zizkion, berak ezetz esan zuen, eta azkenean poliziara joan ziren eta ez zen “neska” bat, 40 urteko mutiko bat zen!
Irati eta Nerea